Berria

Gainazal antimikrobiar berriak sortzea

2022ko azaroaren 21a
Ensayo de bacterias

“Frontiers ekimenaren helburua da Euskadi erreferente izatea gainazal antimikrobiarren arloan”

COVID-19ak mikroorganismoen hedapena galarazteko jardunbide egokiak bermatu beharra bultzatu du, eta, horretarako, gainazal kutsatuen bidezko transmisioa ere kontuan hartu behar da

Patogenoek gero eta erresistentzia handiagoa dute erabilera orokorreko antibiotikoekiko. Hori dela eta, bakterioen eta birusen itsaspena suntsitzeko edo inhibitzeko gaitasuna duten gainazalen ikerketei buruzko interesa berritu egin da.

Frontiers 2021 Euskadiko I+Gko hainbat jakintza-alorretako eragileen arteko lankidetza-proiektu bat da, eta ikerketa estrategikoan sakontzen eta aurrera egiten du biozientzien eta osasunaren arloan aplikatutako gainazal-tratamenduen esparruan. Ekimenaren helburua da Euskadi erreferente izatea gainazal antimikrobiarren arloan.

Egungo mugak gainditzeko, proiektuak estrategia eta erronka hauek ditu:

  • Gainazaletan bakterioak atxikitzeko eta ugaritzeko eredua, mikroorganismoen eta substratuen arteko atxikitze-indarra neurtzeko gai den gailu bat garatuz, eta bakterioek gainazalekin dituzten interakzioen mekanismoak ulertzeko gaitasuna.
  • Bakterioen eta birusen aurkako gainazal kaltegabe eta jasangarriak garatzea eta karakterizatzea, gainazaletan mikrobioak kontrolatzeko.
  • Gainazalen eraginkortasuna, toxikotasuna eta iraunkortasuna aztertzea.

TECNALIAk soluzio kaltegabe eta jasangarri berriak garatu ditu gainazaletan mikrobioak kontrolatzeko

Hauek nabarmentzen dira:

  • Eraginkortasun antimikrobiarra duten eta konposatu organiko lurrunkorretan eduki txikia duten oinarri akuosoko estaldura berriak, Bioziden Europako 528/2012 Erregelamenduari eta CLP Erregelamenduari (EE 1272/2008) jarraikiz baimendutako biozida ez-toxiko biooinarrituak barne. Estaldurak bi bakterioren aurka probatu dira: E. Coli eta S. Aureus. Emaitza positiboa izan da (R > 2 bi kasuetan). Agente laguntzaile bat ere gehitu da agente sinergiko gisa; estaldurako biozida-kantitatea murrizteko aukera ematen du bakterioen kontrako eraginkortasuna galdu gabe. Estaldurak zurezko, beirazko edo plastikozko euskarrietan aplika daitezke.
  • Geruza meheko estaldurak, gainazaleko egitura topografikoa eta dopatzaile biozidak eranstea konbinatuz, ingurunearen eraginarekiko erresistentea den HiPIMS teknologia erabiliz, osagaien bizitza operatiboan jarduera biozidak luze iraun dezan.
  • SolGel teknologiaren bidez aplikatutako estaldura zeramiko eta hibridoak, finak eta gardenak, propietate biozidak/birizidak eta ez-toxikoak dituztenak, zerbitzu-kondizioetan
  • Birusen eta bakterioen kontrako estaldura-sistemekin bateragarriak diren nanozuntz polimerikoak; adibidez, iragazte-sistemak.
  • Gainazalen eta materialen jarduera birizida ebaluatzeko metodologiak, nazioartean onartutako estandarren araberakoak.

Proiektuan parte hartzen duten euskal eragileak

TECNALIAk Euskadiko I+Gko erakunde nagusiekin lankidetzan dihardu, euskal enpresen etorkizuneko erronkei aurre egiteko, eta, hala, haien lehiakortasuna hobetzen laguntzen du.

Eusko Jaurlaritzak parte hartu du FRONTIERS 2021en finantzaketan, Elkartek programaren bidez (KK-2021/00124 zenbakia).