Berria

Hiriko aireko mugikortasuna funtsezkoa da etorkizuneko hirien ingurumen-eraldaketan eta eraldaketa digitalean

2021ko otsailaren 22a
Movilidad sostenible

Joseba Lasa gure adituak aeronautika berriaren eraldaketa-gakoak ematen ditu

Aeronautika berriak barne hartzen ditu bai hiriko aireko mugikortasuna eta landa-eremuko aireko mugikortasuna, bai hainbat aplikaziotarako (nekazaritza, azpiegiturak edo ikus-entzunezko sektorea) droneak erabiltzeak dakarren guztia. Aeronautika berria aireko trafikoaren kudeaketaren definizioarekin hasiko da: Europan, USpace du izena.

Aeronautika berriaren lehen aplikazioak

Herrialde gehienetan, badago adostasuna puntu horretan. Lehenengo aplikazioak zerbitzu medikoak, larrialdietakoak eta segurtasunekoak izango dira; ondoren, salgaien garraioa eta, azkenik, pertsonen garraioa, hala hiriartekoa nola hiri barnekoa.

Joera batzuen arabera, landa-eremuko aireko mugikortasuna hirietakoa baino lehen gauzatuko da, biztanleria-dentsitate txikiagoa baitu. Hala, azkarrago aplikatuko da aireko mugikortasuna, eta landa-eremuak eraldatzen lagunduko du. Dentsitate txikiko errepideen ordez, aireko korridoreak jarriko dira, eta lurreko espazioa naturari itzuliko zaio.

Informazio gehiago

Aeronautika berriko gure adituak, Joseba Lasak, eraldaketa horren giltzak ematen ditu adibide gero eta errealagoetan oinarrituta.