Berria

Javier Herrera lankideak Mobile Week 2021en parte hartu du, Alcalá de Henaresen

2021ko azaroaren 3a
Nuestro compañero Javier Herrera participa en la Mobile Week 2021

Garraio-modu eta -ibilgailu berriei eta mugikortasuneko energiarekin erlazionatutako teknologiei buruz dugun ikuspegia aurkeztu genuen.

Urriaren 19an, Javier Herrera lankidea Alcalá de Henaresen izan zen, Mobile Week 2021en, T-Systems-ek gonbidatuta. Etorkizuneko mugikortasunari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen.

Pedro Gabiri T-Systems-eko hiri adimendun eta jasangarrien arkitektoa izan zen moderatzailea, eta hauek izan ziren mahai-inguruan, Javier Herrerarekin batera: Arantxa Pascual Alcaláko Udaleko Hiri Garapen Jasangarriaren alorreko koordinatzaile nagusia eta Javier Carvajal Fuenlabradako Udaleko Azpiegitura eta Mugikortasuneko zuzendari teknikoa. Udal-ordezkariek trafikoarekin loturiko zer lehentasun duten azaldu zuten, eta martxan dauden edo egin berri dituzten proiektu garrantzitsu batzuk erakutsi zituzten.

Garraio-modu eta -ibilgailu berriak

TECNALIAko lantaldeak mugikortasunaz dugun ikuspegia aurkeztu zuen, garraio-modu eta -ibilgailu berriei eta mugikortasuneko energiarekin erlazionatutako teknologiei dagokienez. Bestalde, datuak modu intentsiboan erabiltzeari buruz hitz egin zuten, jarduerak simulatu ahal izateko eta erabakiak hartzeko, datu-siloak saihestuta, eta keinu bat egin zieten hiri adimendunen plataformen egitekoari.

Erakusketaren osagarri, Lauren aerotaxiaren bideo publiko bat eman zuten, ibilgailu berrietan egin diren aurrerapen teknologikoak nabarmentzeko. Administrazio publikoei gomendatu zieten berritasunak arin berenganatzeko, udal-zerbitzuak eta -ordenamendua planifikatzean teknologia horiek eta beste teknologia aurreratu batzuk kontuan hartu beharko baitituzte.