"Ikasi nola sortu eta partekatu errealitate birtual, areagotu eta mistoko esperientziak no-code web-plataforma batekin"
Kayrox tresnarekin, sortu murgiltze-esperientziak hainbat helburutarako, hala nola prestakuntza, telelaguntza edo entretenimendua.
Adituak ez diren erabiltzaileentzat diseinatutako tresna bat da Kayrox, aukera ematen diena hainbat helburutarako (prestakuntza, telelaguntza, entretenimendua, etab.) murgiltze-esperientziak sortzeko. Gainera, Kayrox-ek datuen segurtasuna bermatzen du on-premise aukerarekin, eta ez du bateragarritasun-arazorik sortzen beraren errenderizazio-soluzioarekin.
Kayrox-i eta haren aplikazioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, gonbidatzen zaitugu urtarrilaren 31n Pablo Aguirrezabal, Judit Gómez eta Ana Moya lankideek egin zuten webinarra ikustera.
Han azaldu zuten Kayrox nola ari den aldatzen mundu digitala esperimentatzeko modua, 360 esperientzien adibide praktikoak, ikasgela birtualak, RV eta eskuliburu areagotuak erakutsiz.