OASIS lerro pilotuaniztunaren helburua funtzio anitzeko konposatu arin nanogaituen merkatuaren potentziala dinamizatzea da; bereziki, aluminioaren konposatuena eta matrize polimerikoena.
OASIS ekimenak, 12 lerro pilotutan, nanoeskalako egiturak era ez-prozesatuan industrialki ekoizteko ahalmena dauka: nanoeskalako ezaugarriak dituzten tarteko produktuak, produktu nanogaituak, beste teknika osagarri batzuk (modelaketa, karakterizazioa, toxikologia eta bizi-zikloaren ebaluazioa) eta zerbitzu teknikoak (enpresa-berrikuntzako coachinga, enpresa-plangintza eta kapital pribatua eskuratzeko bideak).
Zerbitzu modular horiek enpresei eskainiko zaizkie, eta, bereziki, ETE-ei, instalazio eta ezagutza apartak izan ditzaten eskura, kapital-inbertsio handi bat egin beharrik gabe. Laguntza bereziki beharrezkoa da hiru oinarrizko teknologia gaitzailetan (key enabling technologies): nanoteknologiak, material aurreratuak eta fabrikazio eta prozesu aurreratuak. Eta, halaber, funtzionalitate anitzeko produktuen aroan, non ezagutza teknikoen espektro zabala behar baita aurreprodukziorako eta bolumen ertain nahiz txikiko ekoizpen industrialerako.
Lerro pilotuaniztunak eta azpiegiturak
Enpresek sarbide bakar bat izango dute eskainitako azpiegitura zabal horietara; hartara, erlazioa eta kudeaketa kalitatezkoak izatea bermatzen da, eskaera egiten denetik produktua ematen zaion arte.
OASISen lerro pilotuaniztunaren fabrikazio-ahalmena sei erakusleiho industrialek baliozkotuko dute; produktu arinen (TRL6-7) bidez, bermatzen da inpaktu nabarmena izatea eraikuntzako, automobilgintzako, energiaren sektoreko eta aeronautikako industrietan. OASISen ETE-etarako zerbitzu osoak 6-12 kasuren bidez erakutsiko dira. Kasu horiek bezero jakinen eta potentzialen artean hautatuko dira, deialdi ireki baten bidez, inpaktua ahalik eta handiena izan dadin.
OASISek berrikuntza-egitura ireki eta ekonomikoki jasangarri bat ezarriko du, nanoteknologia oinarri duten balio erantsiko produktu berriak merkaturatzen dituzten Europako enpresen onurarako aurreko inbertsioetan oinarrituta.
Informazio gehiago