Berria

TECNALIAk energia eoliko flotatzaileko soluzioak aurkeztu zituen WindEuropen

2024ko apirilaren 11a
WINDEUROPE: el mayor encuentro del sector eólico en Europa

“TECNALIAk 20 urtetik gorako esperientzia du itsas zabaleko energian”

TECNALIAk energia eoliko flotatzaileko soluzioak aurkeztu zituen Energiaren Klusterraren gunean, martxoaren 20an, 21ean eta 22an

Bilbon, WindEuropen, 12.000 biltzarkide eta 520 erakusle baino gehiago izan dira, eta aurreikuspen guztiak gainditu dira. Energia eolikoaren Europako enpresa garrantzitsuenen topagunea izan da BEC hiru egunez.

TECNALIA WindEurope 2024 azokan

TECNALIAk 20 urtetik gorako esperientzia du offshore edo itsas zabaleko energian, eta Energiaren Klusterraren gunean izan zen, energia eoliko flotatzailearen inguruko bere zerbitzuak aurkezten:

  • Itsas zabalean parke eolikoak zabaltzeko ingeniaritza-zerbitzuak.
  • Laborategian eta eragiketa-kondizio errealetan egindako eskala murriztuko testak, eta, ondoren, zenbakizko ereduekin korrelazioa/kalibrazioa egitea.
  • O&M: O&M arloko doitasuneko soluzio autonomoak eta aktiboak digitalizatzea.
  • TECNALIAk, aireko robotarekin, ikuskapen- eta mantentze-lanak egiteko modua indartzen du. Robotak, diseinuz, hegaldi omnidirekzionaleko arkitektura bat du, eta gaitasuna du kondizio klimatologiko txarretan eta, aldi berean, doitasun handiz jarduteko.

TECNALIAko adituak kongresuan

TECNALIAk saio eta mahai-inguru batzuetan hartu zuen parte, eta zenbait poster aurkeztu zituen:

  • Jose Luis Villatek "Market update: Spain onshore and offshore" mahai-inguruan parte hartu zuen.
  • Carlos Madinak "Grid investment vs flexible measures - enemies or allies?" saioan parte hartu zuen, Iberdrola moderatzaile zela.
  • María Alonso Reigek "An efficient frequency domain-based methodology for the preliminary design of FOWT substructures" saioan parte hartu zuen.

Aurkeztutako posterrak