Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Sentsoreen eta adimen artifizialaren bidez, sistema horiek kanpoko oztopoak eta gidariak arreta galdu izanaren zantzuak detektatzen dituzte, % 100 seguru gidatzen laguntzeko
Gidatze automatizatua da errepideko segurtasuna hobetzeko joera nagusietako bat. Ibilgailuen erabateko automatizazioa lortzeko bidean, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroa bi sistema-mota garatzen ari da, etorkizuneko mugikortasunaren aldaketa handiak aprobetxatzearen alde egiten duten sektoreko enpresei irtenbide berritzaileak eskaintzeko: batetik, gidatzen laguntzen dutenak, eta, bestetik, ibilgailuaren kontrola partekatzen dutenak. Hala aurkeztuko du Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriko ekitaldirik garrantzitsuenean, Go Mobilityn, martxoaren 11n eta 12an, FICOBAn (Irun).
Lehenik, kontrol partekatuak aukera ematen du lankidetza erraza ezartzeko ibilgailu automatizatuaren eta gidariaren artean; gidariak arreta-galtze, neke edo loguraren zantzurik baldin badu edo bide-segurtasuna arriskuan jar dezakeen zerbait gertatzen bada, sentsoreek detektatu egiten dute. Horrelakoetan, sistemak bere gain har dezake kontrola, eta egin beharreko zuzenketak gauzatu; adibidez, bolantea biratu, abiadura doitu eta abar. Bestalde, segurtasuna bermatuta badago, gidariak bere gain har dezake kontrola, autoritate-trantsizio progresibo, fidagarri, ulergarri eta seguru baten bidez.