Eraikuntzako Produktuen Erregelamenduaren araberako CE marka jartzeko baimena eman ahal izango dugu, eta produktuak Britainia Handian merkaturatzeko UK Conformity Assessement marka lortu.
INTERTEK ikuskatze- eta ziurtatze-sektoreko nazioarteko liderrak eta TECNALIA zentro teknologikoak sinatutako hitzarmenari esker, eraikuntzako produktuen fabrikatzaileak Intertek ziurtagiria onartzen duten mundu-mailako merkatuetan sartu ahal izango dira, eta, behar diren saiakuntzak egiteko, ez dute langileen eta materialen joan-etorri handien beharrik izango.
Prozesu horrek fabrikatzaileen karbono-aztarna txikituko du. Produktu berrien garapena eraginkorragoa eta jasangarriagoa izango da, eta bat etorriko da gaur egungo joera berriekin. Saiakuntzak gure instalazioetan egin ahal izango dira: merkatu berrietara sartzen lagunduko dugu, eta nabarmen laburtuko dugu produktuak obran jartzeko behar den denbora.
Hitzarmen honi esker, aldi berean eta era koordinatuan jarri ahal izango dugu CE marka Europako merkaturako, Eraikuntzako Produktuen (EU) 305/2011 Araudiaren arabera, eta UKCA marka sortu berria (UK Conformity Assessement) lortu, Britainia Handian eraikuntzako produktuak merkaturatzeko, zeina nahitaezkoa izango baita 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hala, epeak eta kostuak murriztuko ditugu.
Beste zerbitzu batzuk
Intertekek 100 herrialdetan baino gehiagotan dihardu, eta gure bezeroek haren babesa izango dute beren produktuak merkatu berrietan sartzen laguntzeko eta enpresa ziurtatuen sare globalean sartzeko.
TECNALIAk, gainera, Ebaluazio Teknikoko Erakunde eta Ebaluazio Teknikoetarako Europako Erakundeko (EOTA) kide izanik, aukera ematen die eraikuntza-produktu berritzaileak —eta, beraz, arau harmonizatuen babesa ez dutenak— fabrikatzen dituztenei Europako Ebaluazio Teknikoak (ETA) lortzeko eta CE marka jartzeko.