Railway Innovation Hub (RIH) berrikuntza-klusterrak sustatu du ekimena, lankidetza-proiektuen eta I+Gko proiektuen bidez, trengintza-sektorean teknologia eta ezagutza bultzatzeko.
Orain dela gutxi, BIM metodologiako sailkapen bat argitaratu da, munduan aitzindaria, Espainiako trengintza-sektorerako. Trengintzako elementuak estandarizatzeko eta kategorizatzeko sailkapen bat da, elementu horiek BIM ereduetan erabili ahal izateko.
BIM (Building Information Modelling) lan-metodologia kolaboratibo bat da, informazio guztia eragileek sortutako eredu digital batean zentralizatua duena, eraikuntzako proiektuak sortzeko eta balio-bizitza osoan kudeatzeko.
Railway Innovation Hub (RIH) zentroak trengintzaren alorrean BIM metodologia garatzeko beharra zegoela ikusi zuen 2019. urtearen hasieran. Horretarako, BIM metodologiari dagokion LE01 Lerro Estrategikoa sustatu zuen, eta, haren barruan, GT01 lantaldea osatu zen. Trengintzako BIM elementuen sailkapena.
Lantalde hori Grant Thorntonek eta INECOk koordinatzen dute, eta BIM trengintzako proiektuetan erabiltzea dute xede.
TECNALIAk sailkapen horren sorkuntzan parte hartu du; trenbideetako egituretan eta tuneletan ditugun esperientzia eta ezagutza ekarri dizkiogu proiektuari, ustiatze-fasean bereziki.
Informazio gehiago
Proiektuaren emaitza Trengintzarako BIM metodologiako sailkapen-sistemaren eskuliburuan eta harekin batera doazen tauletan jaso da. Dokumentuak webgune honetatik deskargatu daitezke: BIM – Railway Innovation Hub.
GT01 lantaldea. Trengintzaren sektorean lider diren enpresa eta erakunde hauek hartu dute parte trengintzako BIM elementuak sailkatzen: ABENGOA, AKKA, APOGEA, AYESA, ACTISA, AZVI, BELGORAIL, CEMOSA, COMSA, ENYSE, DASSAULT SYSTÈMES, FCC CONSTRUCCIÓN, FERROVIAL, INGENIERÍA IN SITU, INGREEN, SISTEM, SENER, COLEGIO DE INGENIEROS DE CAMINOS, CANALES Y PUERTOS DE MADRID, ADIF, SIEMENS, SDEA SOLUTIONS eta CETEMET eta TECNALIA zentro teknologikoak.