Fabrikatzailea, ekoizpen-zentroa eta produktua kalifikatzeko prozesuak gauzatzen ditugu. Produktuaren erreferentziak eta kalifikazio-eskakizun teknikoak garatzen eta berrikusten ditugu, baita kalifikazio-txosten teknikoak berrikusi eta kudeatu ere. Denetik egiten dugu, kalifikaziorako ikuskapen teknikoetatik eta mantentze-bisitetatik hasi eta kalifikazio-prozesuaren gainbegiratze osoraino.
Produktua, ezarri beharreko araudia eta behar diren saiakuntzak ezagutzea funtsezko duten zerbitzu tekniko aurreratuak eskaintzen ditugu, hornitzaileak kalifikatzeko eta hornigaiak ikuskatzeko prozesuetarako.
ZERBITZUAK
- Fabrikatzailea, ekoizpen-zentroa eta produktua kalifikatzeko prozesua
- Produktu-erreferentziak eta kalifikazio-eskakizun teknikoak garatzea eta berrikustea
- Kalifikazio-txosten teknikoak berrikustea eta kudeatzea
- Kalifikazio-ikuskapen teknikoak eta mantentze-bisitak
- Kalifikazio-prozesuaren gainbegiratze osoa
Hornigaiak ikuskatzea - Harrera-probak gainbegiratzea
KALIFIKATU BEHARREKO EKIPAMENDUAK
- Lurpeko eta urpeko erdi- eta goi-tentsioko kableak
- Potentzia-transformadoreak
- SF6 gas-azpiestazio isolatuak (GIS)
- Sare elektrikorako eta instalazio industrialetarako beste ekipamendu batzuk
ONURAK
- Espezializazio-maila altuko zerbitzua
- Banaketa- eta garraio-sareetarako eta instalazio industrialetarako produktu elektrikoa sakon ezagutzea
- Araudia eta saiakuntzak ondo ezagutzea
- Konpainien normalizazio-alorretan integratzea eta haien osagarri izatea
- Nazioarteko estaldura zabala, merkatu hasiberriak barne
Nori zuzendua
- Elektrizitate-konpainiak
- Instalazio industrialak
- Erosketa-bolumen handiko konpainiak
- Ingeniaritzak