Laborategi-zerbitzua

Lurpeko eta urpeko goi-tentsioko kableak martxan jartzeko saiakuntzak

Ensayos de puesta en servicio de cables subterráneos y submarinos de alta tensión

Lurpeko eta urpeko goi-tentsioko kableak martxan jartzeko saiakuntzak eta haien diagnostikoa egiten ditugu (400 kV-raino), WRV 80/260 motako Maiztasun Aldakorreko Sistema Erresonatzaile deritzon gure laborategi mugikorraren bidez, zeina GIS saiakuntzetara ere egokitu baitaiteke. IEC 60840 eta IEC 62067 arauen eta elektrizitate-konpainien zehaztapenen eta beste araudi batzuen arabera egiten ditugu saiakuntzak.

Ezagutza eta eskarmentu handia daukagu ekipamendu elektrikoen deskarga partzialak neurtzen eta interpretatzen, nola laborategian, hala tokian bertan. 2005. urteaz geroztik eskaintzen dugu zerbitzu hori, eta Espainiako, Portugaleko, Frantziako, Italiako, Austriako, Holandako, Alemaniako, Poloniako eta Kolonbiako 700 zirkuitu trifasikotan baino gehiagotan egin ditugu saiakuntzak. Zerbitzuz kanpoko (offline) saiakuntzen irismena

  • Faseen sekuentzia egiaztatzea
  • Eroalearen erresistentzia neurtzea
  • Pantailaren erresistentzia neurtzea
  • Kapazitatea neurtzea
  • Estalkiaren saiakuntza
  • Deskarga partzialak neurtzea
  • Sistema erresonatzailearekin maiztasun industrialean jasandako tentsioaren saiakuntza
  • Delta tangentea eta kapazitatea neurtzea
  • Lineako inpedantziak neurtzea
  • Lur-konexioko sistema egiaztatzea (lur-konexioko kutxak, SVL, eta abar)

Martxan (online) egiten diren saiakuntzen irismena

  • Deskarga partzialak monitorizatzea
  • Pantailan induzitutako korronteak neurtzea
  • Neurketa termografikoak
  • Kablearen trazadura ikuskatzea

WRV 80/260 T motako maiztasun aldakorreko sistema erresonatzailearen ezaugarriak

  • Tentsioa: 260 kV
  • Intentsitatea: 80 A
  • Maiztasuna: 20 – 300 Hz
  • Potentzia @ 50 Hz: 30.000 kVA

Nazioarteko aliantzak egiten ditugu, elkarrekin konektatutako zenbait sistema erresonatzaile erabili behar dituzten proiektuentzat (gutxi gorabehera 12 km-tik gorako luzera duten kableak).

Nori zuzendua

  • Elektrizitate-konpainiak
  • Kable-fabrikatzaileak
  • Ingeniaritzak
  • Instalatzaileak
  • Energia berriztagarrien parkeen sustatzaileak
  • Mantentze-lan elektrikoetako enpresak

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)