Laborategi-zerbitzua

Estalduren kudeaketa integrala, azpiegiturak korrosiotik babesteko soluzio gisa

Gestión Integral de recubrimientos

Saiakuntzen eta aldizkako ebaluazioen bidez azpiegituren estaldura-sistemak ebaluatzeak gizartearen ongizatea ekartzen du.

Prozesu horiek egiteak askotariko onurak ditu: hala nola kalteak goiz detektatzea, mantentze-lanak behar bezala planifikatzea, herritarrek duten konfiantza indartzea eta garapena bultzatzea.

Azpiegitura seguruagoak, hiri erresilienteagoak

Azpiegiturak behar bezala mantentzeko, lan hauek egin behar dira: aldizkako ikuskapenak, prebentziozko mantentze-lanak, konponketak, eguneraketak eta modernizatzeak, aktiboak efizientziaz kudeatu, gaikuntza eta kontzientzia. Jarraibide horiei jarraituz gero, azpiegituren funtzionaltasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna berma daitezke.

 Estaldurek ematen duten babesa bermatzen laguntzen dugu:

  • Eraikuntza-proiektuari hasieratik heltzen diogu, babes-sistema, fabrikazio-kontrola eta mantentze-lanen prozeduren zehaztapena diseinatuz.
  • Hutsegite-analisien azterlanak egiten ditugu, patologiaren bat behar baino lehen hasia denean soluzioak emateko.
  • Estalduraren egoera aztertzen dugu, mantentze-planean hutsuneak gertatzen direnean.

Zergatik aukeratu TECNALIA zure bazkide teknologiko gisa estalduren kudeaketa integralean?

Hau eskaintzen dizugu:

  • Laguntza baldintza-agiri teknikoen zehaztapen teknikoekin, babes-sistema diseinatzea barne.
  • Hornitzaileak homologatzea eta soluzioak baliozkotzea.
  • Egitura metalikoak fabrikatzeko prozesuaren kalitate-kontrola, korrosiotik babesteko sistemak eta egituren garraioa eta muntaketa barne.
  • Mantentze prebentiboko planak diseinatzea eta inplementatzea.
  • Aldizkako ikuskapen programatuak.
  • Hutsegiteak aztertzea eta kalte goiztiarrak peritatzea.

NORI EKARTZEN DIZKIO ONURAK SOLUZIO HONEK?

  • Osagai metalikoen fabrikatzaileei
  • Transformazio metalikoaren industriari
  • Eraikuntza-industriari
  • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzari
  • Azpiegiturei
  • Administrazioari

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
Laboratorio autorizado por AIRBUS para ensayos de control de baños de tratamiento superficial y materiales metálicos
AIRBUSek baimendutako laborategia, gainazal-tratamenduen bainuak eta material metalikoak kontrolatzeko saiakuntzetarako.
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Mateliaren saiakuntzetarako NadCap akreditazioa Materials Testing
Catálogo de ensayos a materiales y componentes metálicos

4.0 industriako material metalikoetarako zerbitzu teknologikoen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
gestión integral de recubrimientos de TECNALIA, portada del catálogo de servicio

Estalduren kudeaketa integrala azpiegituren korrosiotik babesteko irtenbide gisa

Deskargatu PDFa